
Zumaiako mendietan kokatua dagoen eta Kantauri itsasoa bere oinetan duelarik, Santa Klara nekazaletxea, eraikuntza historikoa da, mendiz, zelaiez eta itsasoz inguratua. 2004ean guztiz berritua, 1771era arte ermita eta aterpetxea izan zen, kostaldeko Donejakue bidean kokatua.
Santa Klara nekazaletxea lekurik egokiena da inguru natural batean deskantsatu nahi duenarentzat. Bertako mendietan leku paregabea dago, bertako bidetan buelta bat emateko. Itzurun hondartzan, munduko iodo gehien duena, eta Santiago hondartzan leku oso egokiak bai eguzkia hartzeko eta baita surfa praktikatzeko ere.Â
Gainera, geologia arloan, munduko ikuskizunik izugarrienak aurkitzen dira, Flysch-ak, Zumaian, Deban eta Mutrikun kokatuak. Flysch hautan, milioika urtetako historia dago idatzia harrietan, bertako itsasoaren eraginez gure ikusgai geratu dira, eta Santa Klara nekazaletxetik ere ikusten dira. Gure bezeroek, zein baino zein ibilaldi politagoak egiteaz aparte, ekintza ugari ere egin ditzakete; parapentea, bizikleta itzuliak, bisita gidatua Flysk-ak ikusteko …
"Santa Klara nekazaletxean , egunero saiatzen gara gure bezeroa etxean bezala seti daitezen baita gure herrian ahalik eta ongien pasa dezaten."
Ana Mari Eizagirre
Santa Klara nekazaletxeko jabea